top of page
Sina ezazu Vitoria-Gasteiz CLIP gutuna

"Gure erakundeetako ordezkari askorengan konfiantza dugu eta benetan sinesten dugu. Alderdi politikoen makineriak, funtzionatzeko moduek eta zenbait jardunbide desegokiek, ordea, ez dute uzten Gasteizek eta Arabak behar bezala aurrera egin dezaten, pertsonen eta lurraldearen zerbitzura egongo den eredu ekonomiko eta politiko baterantz.

 

 Hori dela eta, elkartu garen hainbat lagunen nahia da ordezkari politikoekin, teknikariekin eta gainerako herritarrekin elkarlanean aritzea Berrikuntza Politikoaren eta Sozialaren bidez helburu horretarantz aurrerapausoak ematen joateko.

 

 Hala, Pertsonen eta Planetaren zerbitzura dagoen eredu ekonomiko eta politiko baterantz urratsak eman nahi dituzten eragile guztiekin elkarlanean aritzea da gure xedea.

 

 Askoren borondateak batu nahi ditugu politikarekiko mesfidantzaren eta uzkurtasunaren indizeak murrizteko, tentsioa gutxitzeko eta gure hirian eta gure lurraldean denon mesederako lan egiten duten eragile desberdinen arteko topagune bat sustatzeko.

 

 Eragile desberdinen artean lankidetzan oinarritutako harremanak sustatu nahi ditugu, aurkakotasunean edo konpetentzian oinarritu ordez. Gure helburu nagusia Pertsonak eta Planeta izan daitezela nahi dugu, norberaren eta/edo alderdien interesen aurretik jarriz eta politikak zerbitzu publiko gisa duen esanahia berreskuratuz.

 

 "Pentsamendu librearekin" lerrokaturik gaudela aitortzen dugu. Eta ideia horretatik lan egin nahi dugu, ondoko helburu hauei begira:

  • Ilusioa piztu.

  • Kritika positiboa egin.

  • Politika duin bihurtu.

  • Proposamen gauzagarriak sortu eta azken burura eraman.

  • Desberdinen artean elkar ulertzea eta elkarrizketa bilatu.

  • Pertsonengan eta Planetan pentsatu, eta sistema zuzen, solidario, berdintasunezko eta inklusibo baterantz urratsak ematen joan.

  • Gainerakoekin eta nor bere buruarekin ongi sentiarazi

  • Gasteiz eta Araba, bertan bizi garen pertsona guztien mesederako eta ongizaterako leku bihurtu.

  • Barneratzaileak izan, ez kanporatzaileak.

  • Denon interesaren alde lan egiten duten eragile guztien arteko elkarrizketa eta lankidetza hobetu.

  • Erakundeetan gobernatzen duten ordezkari politikoen artean elkarlanean oinarritutako eredu eraikitzaileago baterantz urratsak ematen lagundu.

  • Giza duintasuna, elkartasuna, justizia soziala, partaidetza eta ingurumenarekiko errespetuaren balioak ardatz gisa hartuz lan egin.

  • Herritarrei ahotsa eman eta balio publikoa sortzen duten erabakietan parte har dezatela sustatu.

  • Herritarren taldean sortu dituzten eta inplikatutako eragileekin batera landu dituzten proposamenak erakundeek aurreikusitako baliabideen bidez bideratzen lagundu. 

  • Gutako bakoitza aldatzen hasi."

¡Gracias por tu firma!

Le informamos que sus datos personales serán tratados por BIKOnsulting, s. coop., con el fin de gestionar su solicitud y el mantenimiento de las relaciones con usted. Sus datos no serán cedidos a terceros. Este tratamiento de datos es necesario para atender su solicitud. Sus datos serán conservados hasta que Usted se dé de baja del servicio y/o pasado un tiempo prudencial desde que atendamos su solicitud. Ud. puede ejercer sus derechos de acceso, rectificación, cancelación, oposición, portabilidad y limitación del tratamiento de sus datos dirigiéndose a BIKOnsulting, s. coop., C/ San Vicente de Paúl, 3, Vitoria-Gasteiz, o a info@bikonsulting.com, acompañando copia de su DNI acreditando debidamente su identidad. En cualquier situación, Ud. tiene derecho a presentar una reclamación ante la Agencia Española de Protección de Datos (AEPD).

bottom of page